Udaleko lokalen erabilera araudia onartu dute Mañarian

Joseba Derteano 2019ko aza. 6a, 08:51

Urriko udalbatzarrean, aho batez onartu zuten udalarenak diren eraikinen erabilera arautzen duen araudia. Orain arte, ez zegoen tankera horretako arautegirik indarrean.

Honako gela eta eraikinei eragingo die: udaletxeko bigarren solairuko hiru gelari, pleno aretoari, liburutegi zaharrari zein berriari, gimnasioari eta kultur etxeari. Herriko elkarteek zein irabazi asmorik bako taldeek dohainik erabili ahal izango dituzte. Irabazi asmoa dutenek, ostera, 10 euro ordaindu beharko dute orduko. Bestalde, udal materiala erabili gura dutenek 30 euroko fidantza  ipini beharko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!