Haurreskolako langileen txupinazoagaz abiatu dituzte jaiak Mañarian

Anboto 2019ko abu. 14a, 14:43

Enara Merino pregoilariak eskerrak eman dizkie lankideei, herriari, udaleko langileei eta baita alkateari ere.

Emozio handiko txupinazoagaz hasi dituzte jaiak Mañarian. Hamar urte egin dituen Haurreskolako langileak izan dira horren arduradun. Enara Merinok hamarkada osoa darama Haurreskolan lanean. Esker oneko berbak esan ditu lankideentzat, herritarrentzat, udaleko langileentzat eta baita zerbitzu honetan langile den Ainara Otxotorena Mañariko alkatearentzat ere. 

Herri bazkariaren ostean hainbat ekitaldi izango dira gaur. Umeen tailerrak eta baita kontzertuak ere: 

 • Tremenda Jauria

 • Ezetaerre

 • Gora Etorri

Goizaldeko 4retatik 6etara autobusak etenik barik ibiliko dira joan-etorrian Mañaritik Durangora DOAN. 

Hurrengo egunetako egitaraua ere ikusgai dago ANBOTOn. 

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!