Profesionalen pilota partidua eta trial erakustaldia, kirol eskaintzaren barruan

Joseba Derteano 2019ko abu. 7a, 10:00

Abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, pilota partidu profesional bategaz gozatzeko aukera egongo da Mañarian. Promozio mailan dabiltzan bikote bi izango dira aurrez aurre: Joanes Bakaikoak eta Jon Erasunek Iker Arretxeren eta Ruben Salaverriren kontra jokatuko dute.

Aurrenekoak izango dira faborito, Bakaikoa oso sasoi puntu onean dagoela kontuan hartuta. Oraintsu, lau t'erdiko San Fermin torneoan finalerdietara heldu da Victor Esteban, Unai Laso eta torneoa sei bider irabazi duen Aimar Olaizola kanporatuta. Finalaren atarian, Iñaki Artolak kanporatu zuen. Profesionalen partiduaren aurretik, Artaraz-Bernaola eta Bilbao-Barturen bikoteek Mañariko kadeteen txapelketako finala jokatuko dute

Egun berean, BMX eta trial  arloko profesionalek bizikleta-malabareekin osatutako ikuskizuna eskainiko dute, plazan askotariko arrapalak jarrita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!