Frontoian umeentzako tailerrak egongo dira eta 12:00etan herriko dantzariek saioa eskainiko dute. Eguerdian 20 bat ahuma erreko dituzte plazan, eta pintxotan salduko dituzte. Azokaren harira, ahuntz azpigorrien erakustaldia eta txapelketa ere izango dira, urtero legez.
Azokaren aurretik, makina bat ekimenekin gozatzeko aukera izango da. Bihar, 18:30ean, herriko dantzariak kalejiran irtengo dira eta, ostean, saioa eskainiko dute. Hurrengo egunean, 18:00etan, Tio Teronen Semeak izeneko dantza ikuskizuna egongo da ikusgai plazan. Musikariz eta dantzariz osatutako talde honek euskal dantza tradizionala eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du.
Astean zehar berbaldi bi egongo dira: martitzenean erleei buruzkoa, 19:00etan, kultur etxean; eta Leire Etxaniz eta Baiko enpresako beste pilotari batek eguenean eskainiko dutena, 18:00etan.
Azkenik, hilaren 18rako, goizean espeleologia txangoa antolatu dute Marko kobazulora. Arratsaldean, Mañaria, Sopuerta eta Ortuellako abesbatzek kontzertua eskainiko dute elizan, 19:00etan.