Mikel Bizkarra podiumaren atarian geratu da Apeninoen Giroan

Joseba Derteano 2019ko api. 29a, 15:43
Mikel Bizkarra Apeninoen Giroan (Argazkia: @MuriasTeam / @PhotoGomezSport)

Sasoi onean dagoela berretsi du Euskadi-Murias taldeko ziklista mañariarrak.

Atzo laugarren tokian amaitu zuen Apeninoen Giroa. Ibilbide aldapatsuan —2.8000 metroko desnibel pilatua 198 kilometrotan— bere eskalatzaile dohaiei etekina atera zien eta onenen multzoan heldu zen azken txanpara. Esprintean laugarren tokiarekin konformatu behar izan zuen.

Azken asteetan hainbat emaitza on kateatu ditu txirrindulari mañariarrak: 25. tokian amaitu zuen Euskal Herriko Itzulia, seigarren izan zen Amorebietako Klasikoan eta, oraintsu, 14. amaitu du Alpeetako Tourra. Maiatzaren 3tik 5era Asturiasko Itzulia lehiatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!