Bigarren tokian Endika Jaio dago, gaur egungo alkatea. Garazi Etxebarria ere, zerrendan hirugarrena, udaleko zinegotzia izan da legegintzaldi honetan. Laugarrenean aldiz aurpegi berri bat dago: Garazi Sarrionandia. Jose Ramon Uriarte, Unai Uribarrik, Ainhoa Alzagak, Arkaitz Elexpek, Aitziber Areitiok eta Karmelo Bilbaok osatzen dute zerrenda. Batzuek udaletik eta besteek herriko elkarteetatik, zerrendako kide guztiek "Mañaria hobetzeko eta aurrera eramateko" lan egin izan dutela azaldu du mañariko EH Bilduk ohar batean.