Obra txikietarako baimenak lortzeko tramitazioa arindu du Mañariko Udalak

Joseba Derteano 2019ko api. 1a, 14:00

Obra txikietarako baimenak lortzeko tramitazioa arindu du udalak. Udaletxean aurrekontu bat aurkeztu eta formulario bat betetzen duenak laster jasoko du obra horiek egiteko baimena, asteetan itxaron beharrik barik. Gero, udal arkitektoaren ardura izango da lanak esandakoaren arabera egiten ari direla gainbegiratzea.

Helburu berdinagaz Legorretan (Gipuzkoa) indarrean dagoen ordenantza hartu dute eredu moduan Mañarikoa lantzeko. Azkenengo udalbatzarrean, hasierako onarpena eman zioten ordenantzari, aho batez. Alegazioen epea amaitzen denean, behin betiko onartu eta indarrean jarriko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!