"Lurrikarak logelako gau mahaia mugitu zigun "

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 19a, 12:43

Andoni Madariaga duela sei urtetik Mañarian bizi da, eliza inguruan. Atzo gauean, berak eta bere bikoteak lurrikara sentitu zuten.

Astelehenean 3:11 inguruan lurrikara txiki bat egon zen Mañarian, 2.3 tamainakoa. "Mañarian egon den lurrikara txikia izan zela eta herritarrek "sentitu ere ez" zutela egingo adierazi zuten Geografiko Institutu Nazionaleko kideek. Hala ere, ANBOTOk jakin duenez zenbait herritarrek sentitu zuten astelehen goizaldeko dardara, eta horietako bat Andoni Madariaga izan zen. "Zarata bategaz itxartu ginen eta segituan dardara bat sentitu genuen", esan du Madariagak. Goizaldean gertatu zen lurrikarak "susto handia" eman ziela aitortu du. "Lurrikarak logelako gau mahaia mugitu zigun", jarraitu du.

Madariagak sei urte daramatza Mañarian bizitzen, eliza inguruan. Berak aitortu duenez, "sarritan" sentitu dituzte dardarak, baina, kanterako leherketengatik izaten direla esaten diete. "Sarritan, eguerdi aldean, dardarak sentitu ditugu, baina inoiz ez gauez. Beraz, lurrikara sumatu dugunean, kanteretan egindako leherketen ondorioz mendia kili-kolo egon zitekeela pentsatu genuen", bukatu du.

 

Erlazionatuak

Lurrikara txiki bat egon da Mañarian

Maialen Zuazubiskar 2019 ots 18 Mañaria

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!