08:30ean jarri dute hitzordua, plazan. Bertan lehenengo kopla abestu eta, horren ostean, auzorik auzo ibiliko dira. Egun horretan batzen duten dirua Hamadako Izarrak elkarteari emango diote. Elkarte honek ume sahararrak ekartzen ditu udaro. Besteak beste, desertuko berotik babesteko eta osasun azterketak egiteko helburuz etortzen dira umeak.