Amaia del Hierro mañariarrak ETB2-ko A Bocados saioan parte hartuko du gaur

Joseba Derteano 2019ko urt. 28a, 12:28
Iaz Mañarian egin zuten grabaketako irudi bat.

Algekin egindako errezeta bat prestatuko du.

Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek gidatzen duten programan, Amaia del Hierro mañariarraren sukaldean sartuko dira gaur. Algekin egindako negurako sopa bat prestatuko du. Amaiak eta bere alaba Garazi Sarrionandiak elikadurarako algen inguruko negozio bat dute, Alga Artean izenekoa. Gaurko saioa, 20:15ean hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!