Orain dela bi hilabete eskas, lau urte bete ziren Hontza Museoak ateak zabaldu zituenetik, eta iragan asteburuan 10.000 bisitariren langa gainditu du. Euskal Herriko Unibertsiteko Ilustrazio Zientifikoko ikasleek museora egindak bisitari esker 10.100 bisitarira heldu dira.
"Garraio publikoaren ordutegi berrien errefortzuarekin, bisitariei Mañarira hurbiltzeko aukerak areagotuko zaizkie eta horri esker, bisitarien kopurua handitzea espero dugu", adierazi dute museoko arduradunek ohar batean.
Hontza Museoak 2019ko programazio berria prestatzen ari da. "Antolatuko diren ekintza berriek eta ezberdinek, duda barik, Biodibertsitatea gehiago ezagutzen eta zaintzen lagunduko dute", aurreratu dute.