Mañariko etxe batean sua piztu da eta bizilagunak etxeetatik atera behar izan dituzte

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 12a, 17:30

8:30 inguruan Andra Mari kaleko etxebizitza batean sua piztu da eta bizilagunak etxeetatik aterarazi dituzte. Gainera, laugarren pisuko pertsona elbarritu bat suhiltzaileek atera behar izan dituela jakitera eman du Ertzaintzak. 

Bestalde, emakumezko bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute. 

Horrez gain, dagoneko sua amatatu dutela, eta  momentu oro, sua kontrolpean izan dutela esan dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!