"Trilobiteak gure planetan bizi izan diren artropodo bitxi eta harrigarrienetakoak dira. Itsas bizidunei dagokienez, nagusi izan ziren gure ozeanoetan 290 milioi urtetan, gutxi gorabehera, Paleozoiko osoan", azaldu dute Hontzako arduradunek.
Gainera, 2019ko urtarriletik aurrera, Paleozoikoari buruzko erakusketa bat zabalduko dute Hontzan. Bertan, Paleozoikoan bizi izan ziren beste organismo batzuen fosilak ikusi ahal izango dira.