Mañariko Hontza Museoan Gabonetako postal lehiaketa abiatu dute

Anboto 2018ko abe. 11a, 15:20

5 eta 11 urte arteko gaztetxoek parte hartu dezakete.

Gaztetxoengan ekosistemak zaintzeko beharra sustatzeko helburuz, 'Irudikatu zure gabonak animaliekin' izeneko postal lehiaketa jarri du martxan Hontza Museoak.

Postal lehiaketa honetan 5-11 urte bitartekoek parte har dezakete. Lanak kartulinan eginak izan beharko dira eta gehieneko neurria 16X25 zentimetrokoa da. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, teknika eta kolore librean.

Lanak aurkezteko epea zabalik dago eta Hontza Museoaren egoitzan entregatu ahal izango dituzte 2019ko urtarrilaren 3 ra arte. Lanak gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira, eta gutun azalean zein kategorikoa den aipatu beharko da. Sobre barruan umearen izena, adina eta herria idatziko dira, eta guraso edo tutorearen datuak: izen abizenak, telefonoa, emaila eta sinadura.

Lanak postaz ere entregatzeko aukera dago, helbide honetara bidaliz: Hontza Museoa. Kirikiño Kalea, 18, 48212 Mañaria. Hiru sail ezberdinetan banatuko dira sariak: 5 urtera artekoak, 6-8 urte artekoak eta 9-11 urte artekoak

Sariak naturarekin eta ingurugiroarekin zerikusia duten liburu sortak izango dira, sail bakoitzean saridun bakarra izango delarik. Sari banaketa urtarrilaren 4an egingo da Hontza Museoan bertan, 18:00etan. Lan guztiak urtarrilaren zehar ikusgai egongo dira
museoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!