Mañariarrek antolatuta, ermiten arteko ibilbidea egingo dute domekan

Joseba Derteano 2018ko aza. 9a, 10:30

Iaz sortutako ekimenari jarraituz, Mañariko Ermiten Arteko II. Ibilbidea antolatu dute herritarrek domeka honetarako.

09:00etan hasiko da eta izen-ematea 08:15etik aurrera egin daiteke plazan (2 euro). Ibilbide biren artean aukeratzeko modua dago. Laburrak 5,3 kilometro ditu eta San Lorentzon amaituko da. Luzea egin gura dutenek San Lorentzotik aurrera jarraituko dute, 14 kilometroko zirkuitua osatu arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!