Urtero legez, orain hiru bat aste, hegaztien paserako denboraldia hurreratzen zihoanez, ingurua garbitu zuten. Duela aste bi azkeneko atonketa lanak egiteko Akelarre izeneko ingurura bertaratu zirenean, zakarrez betetako hiru zabor poltsa aurkitu zituzten. Etxebizitzetatik urrun dagoenez, norbaitek hara eraman eta utzitakoak direla diote ehiztariek. "Ehiztariei mesede egiteko behintzat ez da izan", adierazi du Mugarra ehiza elkarteko Juanlu Alberdik.