60 urtetik gorakoekin zein askotariko eragileekin batzarrak egin, zenbait arlotako gabeziak identifikatu eta egoera hobetzeko aurrera begirako plangintza bat egitea da Erein prozesuaren helburua.
Batzar bi egin dituzte dagoeneko, eta hurrengoa urriaren 24an izango da, 17:00etan, kultur etxean. Errespetua eta inklusioa dira landuko dituzten ikuspegiak. Azaroaren 21ean, ordu eta toki berean, nagusiek garraioan dituzten arazoen inguruan jardungo dute. Urteko azken batzarra abenduaren 12an izango da, parte hartzearen eta enpleguaren gainean.