Txupinazoagaz hasi dituzte jaiak Mañarian

Lehior Elorriaga 2018ko abu. 14a, 21:15

Mañariko ahozko ondarea eta herri hizkerak jasotzen egindako lanagatik, Igone Ikobaltzeta Agirrek eta Maria Luisa Gonzalez de Audikana Loinazek bota zuten, atzo, jaietako txupinazoa Mañarian. Hurrengo egunetan ere jai giroa izango da nagusi. Egitaraua.

Abuztuak 15, eguaztena (Andra Mari eguna)
10:00 Kalejira txistulariekin
11:00 Meza Kirikiño abesbatzarekin, ostean dantzariak
13:00 Pelota partiduak :
Herriko gaztetxoen partidua
Xala-Jaio // Titin-Beroiz
17:00 17:00 Karabina Jaurtiketa (Ateneo Cinegetico Mugarrak antolatuta).
18:30 Dantza alardea
20:00 Txistorrada
21:30 Lekittoko deabruak antzerki taldearen "Anabasa" ikuskizuna

Abuztuak 16, eguena (San Roke eguna)
Mozorro eguna. Gaia: WESTERN
11:00 Meza, ostean dantzariak
12:00 Paella txapelketa
14:30 Paellak aurkeztu eta sari banaketa.
18:00 Briska txapelketa
18:30 SAKATU elektrotxaranga 
20:00 Herriko argazki erraldoia
22:00 Pitxitxiren agurra

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!