Aurtengo jaietako egitarauaren berri emango dute gaurko batzarrean

Joseba Derteano 2018ko uzt. 13a, 09:12

Abuztuaren erdian Mañariko Andra Mari jaiak hasiko dira, eta azken hilabeteetan Jai Batzordea lan eta lan aritu da egitaraua osatzen.

Gaur da lan horren emaitza herritarrei aurkezteko eguna. 19:30ean, udaletxeko udalbatzar aretoan, aurtengo jaietako egitarauaren berri emango dute. Iazko jaietako argazkiekin egindako bideo bat ere erakutsiko dute eta amaieran luntxa egongo da bertaratzen direnentzako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!