Baserri munduko gaur egungo errealitatera egokitzea da helburua. Izan ere, baserrietan bizi diren familietako kideek handik irten beharra izaten dute, nahiz eta espazioa badagoen etxebizitza berriak egin ahal izateko: sasoi bateko kortetan, esaterako.
Beti ere baldintza batzuk bete beharko dira bizilekuak egiteko. Hori guztia azaltzeko, udalak herri batzar bat egingo du datorren martitzenean, 18:30ean, udalbatzar aretoan.Uztaileko udalbatzarrean onartuko dute aldaketa eta, ostean, alegazioetarako epea hasiko da.