Piratak Eguna eta U2 tabernaren urteurrena ospatuko dituzte, bihar, egun osoko egitarauagaz

Joseba Derteano 2018ko eka. 1a, 13:30
Argazkia: Ainhoa Iraola

Behin liga amaituta, Athletic futbol klubeko Piratak lagun taldeak 7. Piratak Eguna ospatuko du, bihar, Mañarian.

Aurtengoa ospakizun berezia izango da, U2 tabernak etapa berriko hamargarren urteurrena ere ospatuko duelako, hain zuzen.

11:30ean haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte plaza inguruan. Elektrotxaranga batek jai-giroa jarriko du herrian, eguerdian bazkari herrikoian batu arte. 17:30ean pultsu txapelketa hasiko da, DJ Bekosueren musikak lagunduta. Ospakizun eguna musikagaz agurtuko dute: Durangaldeko Storm eta Sermond's taldeekin batera, The Wilsons eta Suzio 13 taldeak zuzenean arituko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!