Postuak bisitatu eta bertan bazkaldu dute askok. Plazan parrillan erre dituzten 20 antxumeekin egindako pintxoak amaitzear zeuden 13:30ean. Azokaren ondoan arropak, umeentzako jolasak eta askotariko produktuak batzen zituen postua jarri du Mañariko Andra Mari elkarteak. Apustu bat ere proposatu dute. Postuko alde batean kate bat zuten eta bestean baserriko ogi bat. Euro bateko apustuan kateak zenbat maila zituen edo ogiak zenbat pisatzen zuen igarri behar zen. Irabazleari gazta bat emango diote.