Horiekin batera, ezti, txakolin, sagardo, gozogintza, ortuari eta beste hainbat produkturen gaineko postuak ere egongo dira.
Pilotalekuan artisautzari buruzko tailerrak egingo dituzte goizean zehar. 12:00etan Andra Mari dantza taldearen saioa egongo da, hau ere pilotalekuan. Plazan 20 antxume parrillan erre eta pintxotan salduko dituzte, baserriko ogiagaz batera, euro bitan.
Aurten, hirugarrengoz, ahuntz azpigorrien txapelketa ere egingo dute. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 13 artzainen ahuntzak ikusi ahal izango dira, plazaren ondoko aparkalekuan.