"Amestutako momentu bat izan da eta oso pozik nago. Liberazio moduko bat ere izan da. Irabazten badakigula erakutsi dugu", adierazi du Euskadi Murias taldeko txirrindulariak.
Lehen Mailako Cerler mendate gainean amaitutako etapan eraso bi jo zituen. Lehenengoan harrapatu egin zuten, baina helmugatik kilometro eta erdira jotako bigarrenean, ez. Etapa garaipena ez ezik, mendiko sailkapena ere berarentzat izan zen.
Orain, atseden hartuko du. Ekainaren 14tik 17ra Frantziako Pirinioetan izango den Rouet du Sud itzulia izango du denboraldiko hurrengo hitzordua.