Buruz buruzko pilota finalerako sarrera bi irabazi daitezke Mañariko errifarekin

Joseba Derteano 2018ko mai. 10a, 17:11
Argazkia: http://aspepelota.eus

Artatzagan pilota klubak ateratako errifa da.

Errifa bakoitzak euro bat balio du eta oraindik saltzen ari dira pilota klubeko arduradunek adierazi dutenez. Maiatzaren 20an ONCE-k egingo duen zozketako azken lau zenbakiek osatuko dute errifako irabazlea. Txartel saritua duenak 300 euro eta buruz buruko pilota txapelketarako sarrera bi irabaziko ditu.

Hasiera-hasieran saldu zituzten errifa batzuetan zozketa eguna txarto agertzen zen, baina gerora ateratakoetan zuzen ageri da: maiatzak 20.

Pilota taldeak urtean zehar sortzen diren beharrizanei aurre egiteko erabiliko du errifatik ateratako dirua. Gaur egun, 20 bat gaztetxo dabiltza Artatzagan pilota klubean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!