Bigarrenez, Mañariko plazan, garagardoa artisau-eran egiten duten hainbat postu jarriko dituzte maiatzaren 26an, 18:00etan hasita. Azokan ondorengo artisauen garagardoak dastatzeko aukera egongo dira: Garai Brewing Company, Baobeer, Garagart, La Txika de la Cerveza, Boga eta Txorierri Garagardoak. Edariari laguntzeko, food truck edo janari furgoneta bi egongo dira:Thate streetfood eta Gelati Gelati.
Bestalde, 18:00tatik 19:00tara garagardogileen postuetan dastaketa gidatuak egiteko aukera eskainiko dutela jakitera eman dute antolatzaileek. Horrez gain, Elortegi anayek, Mud Candies eta Ou Mama taldeek jai-giroa jarriko dute.
Doako autobusa
Azokarako joan-etorria autoa hartu barik egin gura dutenek badute horretarako aukera. Azokara joateko autobusak 18:00etan, 20:00etan eta 21:00etan irtengo dira Durangoko Madalenatik. Bueltarako autobus bi daude, 22:30ean eta 23:30ean.