Bertsoa eta hitza uztartuko dituen ekimenaren bidez eta jolas moduan planteatuta, gaztetxoek, bertsoekin ipuin bat osatzeko aukera izango dute. Hitzekin eta errimekin jolastuko dira, eta denen artean istorio bat osatuko dute.
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, gaztetxoen artean letrekiko zaletasuna sustatzeko tailerra antolatuko du udalak bihar, 17:30ean, Mañariko kultur etxean.