Horregatik, udalak hikaren transmisioa sustatzeko helburua duen ekimena antolatuko du apirilaren 14rako: hika berba egiten ikasi gura dutenek hika dakiten herritar bigaz —Ursula Donea elkarteko emakume bi— solasean aritzeko aukera izango dute.
Kafe-tertulia formatua eman diote ekimenari. Klasea baino, solasaldi informala izango da. Gura duten denak bertaratu daitezke 18:00etan udalbatzar artean hasiko den tertuliara.