Gorka Bizkarra podiumera igo da Errioxako duatloian

Anboto 2018ko api. 9a, 17:27
Gorka Bizkarra eskuman, podiumeko hirugarren koskan.

Mañariarrak hirugarren tokian amaitu du.

Portugaleteko ANb Triathlon taldeko Gorka Bizkarra mañariarrak hirugarren tokian amaitu du Santo Domingo de la Calzadako (Errioxa) duatloia. Pello Osoro izan da irabazlea eta Mikel Elgezabalek amaitu du bigarren. Irabazlearengandik lau minutara sailkatu da Bizkarra eta Elgezabal taldekidearengandik minutu batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!