Errekondo tabernaren esleipena lehiaketa publikora aterako du udalak. Udalbatzarren baldintza orria onartu zuten joan zen astean. Hirugarren saiakera izango da. Pizgarri moduan, lehenengo lau hileetan alokairuaren erdia ordainduko dute tabernaren ardura hartzen dutenek. Horrela jaso dute baldintza orrian. Baldintzak publiko egiten direnetik aurrera 10 eguneko epea egongo da proposamenak aurkezteko.