Banco Sabadellen zituen 209.201 euroak Fiare banku etikora eraman ditu Mañariko Udalak

Joseba Derteano 2018ko ots. 1a, 12:40

Mañariko Udalak Banco Sabadellen zituen 209.201 euroak Fiare banku etikora eramatea erabaki du. Ebatzi horren bidez, “gizartea eraikitzeko bidean ­—gizartean balio justu, solidario eta humanoak sakontzeko bidean— gure harritxoa jarri gura izan dugu”, adierazi dute udal ordezkariek ohar batean.

Etekin irizpideen arabera bakarrik funtzionatzen duten eredutik irten eta beste adierazpide baten aldeko apustua egin dute. “Fiare banku etiko, herritar eta kooperatiboaren aldeko proiektua da. Helburu nagusia da pertsona zein antolakundeen aurrezkiak ekonomia sozial eta solidarioko proiektuen zerbitzura bideratzea”, diote.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!