Tximinia batek su hartu zuen atzo, 22:40an, Mañariko Andra Mari kaleko etxebizitza batean. Suhiltzaileak berehala joan ziren sua itzaltzera, eta ez zuten inor ebakuatu behar izan. Ertzaintzak azaldu duenez txminian metatzen diren arrastoek su hartu zuten. Ez zen inor zauritu.