Andra Mari kalea berrantolatzeko lanak hasi dituzte

Joseba Derteano 2017ko aza. 22a, 09:15

Aste gutxiren barruan amaituta egotea itxaroten du udalak.

Bidea asfaltatuko dute, espaloien irisgarritasuna bermatzeko neurriak hartuko dituzte, ibilgailuen eta oinezkoen arteko bizikidetza bermatzeko aldaketak egingo dituzte eta zakorrontziak birkokatutako dira. Lan horiekin batera, Aldagoienan Pagabe baserrirako bidea asfaltatuko dute, eta horrela, Mañariko baserri guztiek izango dute bidea asfaltatuta, udalak ohar batean informatu duenez. Horrez gainera, Kapaneta inguruko bidea egonkortzeko lanak egin eta Urkuleta bideko argipuntuak konponduko dituzte.

Lanek 104.295 euroko aurrekontua dute. Aldundiak 24.685 eurogaz lagundu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!