Ibilbide bietarako izen-ematea 07:45ean hasiko da, Mañariko plazan (euro bi). Toki beretik, 09:00etan ekingo diote herriko hainbat ermita lotuko dituen ibilbide luzeari. Hasi eta berehala, Santa Kurtzetik igaroko dira. Ondoren, San Lorentzo, Jesus Gurutzeko, San Joan eta San Martin ermitetatik ibiliko dira parte-hartzaileak berriro plazara jaitsi aurretik. Bi hornidura puntu prestatuko dituzte jan-edanagaz: San Lorentzo ermitaren ondoan eta herriko plazan bertan, ibilaldiaren amaieran.
Ibilbide laburra 10:30ean hasiko dute eta laburragoa izango da. Santa Kurtze eta San Lorentzo ermitetatik igaro, eta handik herrira itzuliko dira zuzenean.