Taldeak estreinako urtea duen arren, taldekako sailkapena irabazteko helburu argiagaz joan ziren. Gorka Bizkarraren, Ander Irigoienen eta Mikel Elgezabalen denborei esker lortu dute garaipena. Bizkarrak 15 onenen artean amaitzea zuen helburu, eta 25.egaz konformatu behar izan zuen. “Aurrerago amaitzea itxaroten nuen, baina atzo postu horixe zen nire tokia”, onartu du sare sozialetan. Atzoko hitzordua denboraldiko azkena izan zuen.