Andra Mari kale osoa asfaltatu egingo dute, besteak beste gaur egun ez dagoelako ondo. Horrela, ibilgailuen joan-etorriak erraztuko dituzte. Horrez gainera, pertsona ezinduek espaloitik ibili ahal izateko neurriak hartuko dituztela ere iragarri dute. Lanen helburua oinezkoen, bizikleten eta autoen arteko elkarbizitza sustatzeko lanak burutzea ere bada. 104.000 euroko aurrekontua dute.