Llaneseko triatloia irabazi du Gorka Bizkarrak

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 27a, 12:29
Argazkia: ANb Triathlon Team

Anb triatloi taldean dabilen Gorka Bizkarra mañariarrak Llaneseko triatloi olinpikoa irabazi du asteburuan.

Bizkarra, hamahirugarren tokian irten zen uretatik. Bizikletan bosgarren jarri zen eta azkenean, helmuga lehen postuan zeharkatzea lortu zuen. Mañariarrak 2.12.00ko denboran osatu zituen asteburuko triatloiko hiru tarteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!