Azterketatik hainbat ondorio atera dituzte. Batetik, landa-eremuan zahartze maila bereziki kontuan hartzekoa dela bistaratzen du azterketak. Belaunaldi berriek herrigunea aukeratzen dute bizitzeko eta hantxe bizi da mañariarren %68,9. Ildo horretatik, herri nukleoan gero eta jende gehiago eta landa-eremuan gero eta gutxiago biziko dela aurreikusi dute. Joera horren beste ondorio bat landa-eremuak datozen urteetan jasango duen zahartze tasa handia da. Herrigunea ere ez da libratuko eta zahartze tasak hazkunde bizkorra izango du nukleoan. Horren ondorioz, gaur egun okupatuta dagoen etxebizitza parkearen %6,4 hutsik geratu daiteke hurrengo hamar urteetan.
Azterketaren arabera, Mañariko etxebizitza parkearen %45,6k ez du erabilera iraunkorrik eta landa-eremuan %60koa da zenbateko hori.