Hiru metroko zulora jausi den txakurra erreskatatu dute suhiltzaileek Mañarian

Anboto 2017ko ira. 9a, 11:42

Argazkia: @bomberosbizkaia

Suhiltzaileek setter arrazako txakur bat erreskatatu dute gaur goizean, Kaleroko bihurgunean, Urkiolarako bidearen hasieran. Ertzaintzak azaldu duenez, 09:45ean txakur bat zaunka ari zela konturatu dira. Bertara gerturatu direnean animalia hiru metroko zuloan harrapatuta zegoela konturatu dira. Suhiltzaileak animalia erreskatatzera joan dira, eta 11:00etan atera dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!