Andra Mari dantza taldeko kideak urrian Ezpatadantzarien dantzak ikasten hasi ziren, plazara irtetzeko helburu barik. "Dantzak behin ikasita, jaietan dantza egitera animatu gara", dio Etxebarriak. Azkenean, mutil gazteek, nagusiek eta emakumeek Mañariko frontoian dantzan egin zuten.