Aurtengo jaietako nobedade nagusia lehenengo pintxo lehiaketa izango da. Gazte lokalean ibiltzen diren gazteekin elkarlanean antolatu dute jai batzordekoek, eta abuztuaren 14rako ipini dute zita.
Aurten, mozorro Eguneko gaia Udaz blai izango da. Beraz, mañariarrak hondartzara, txiringitora edota oporretara joango bailiran jantziko dira. Mozorrorik onenak saria edukiko du, eta txosnak txiringito eran dekoratuko dituzte.
EGITARAUA:
ABUZTUAK 12, zapatua
13:00 Txupinazoa, kanpai hotsa eta Pitxitxiren igoera.
14:30 Herri bazkaria.
Ostean mus eta igel txapelketa.
17:00 Zirko tailerra.
22:30 Kontzertuak:
• The Mockers
• En Tol Sarmiento
• Enkore
ABUZTUAK 13, domeka
SAN LORENTZO EGUNA
7:00 Herri lanak: plazaren garbiketa, ostean hamarretakoa.
11:00 Meza San Lorentzo baselizan, ostean dantzariak.
18:00 Dantza alardea.
19:00 Kike Tormenta (Todo o nada) Kontzertua U2 Taskan.
20:30 “Paradoxa” Zirko ikuskizuna Suhar Prest Konpainiarekin.
ABUZTUAK 14, astelehena
11:30- 13:30 Umeentzako jolasak:
• Ludoteka (2-6 urte)
• 2 Puzgarri (3-12 urte)
• Karts (10-14 urte)
• Zezen mekanikoa (11-16 urte)
16:00-19:00 Umeentzako jolasak.
19:30 Pintxo lehiaketa.
22:30 Kontzertuak:
• Storm
• Strombers
• Juantxo Skalari & La Rude Band
ABUZTUAK 15, martitzena
ANDRA MARI EGUNA
7:00 Herri lanak: plazaren garbiketa, ostean hamarretakoa.
10:00 Kalejira Txistulariekin.
11:00 Meza Kirikiño Abesbatzarekin, ostean dantzariak.
13:00 Herriko esku pilota partiduak.
17:00 Umeentzako tailerrak:
• Margoketa
• Ur jolasak (eguraldiaren arabera)
• Jolas kooperatiboak
17:00 Karabina Jaurtiketa (Ateneo Cinegetico Mugarrak antolatuta).
19:00 Herri Kirolak Bihurrirekin.
20:00 Txistorrada.
22:00 Kontzertua:
• Gontzal Mendibil
ABUZTUAK 16, eguaztena
SAN ROKE EGUNA
MOZORRO EGUNA. GAIA: UDAZ BLAI!
11:00 Meza, ostean dantzariak.
12:00 Paella txapelketa.
14:30 Paellak aurkeztu eta sari banaketa.
18:00 Briska txapelketa.
18:59 Herriko argazki erraldoia.
19:00 Guatekea txiringitoan.
• Talentu lehiaketa
• Mozorro onenaren saria
• Sangria
22:00 Pitxitxiren Agurra.