Durangoko eta Elorrioko bikoteak irabazi du Mallabiko frontenis maratoia

Anboto 2017ko ekainaren 19a

Ionek eta Mikelek Arrasateko bikotea gainditu zuten finalean.

Euskadiko hainbat herritatik joandako 20 bikotek jokatu zuten finala.

Buruz buruko txapelketan Hugo Urriolabeitia markinarrak jantzi zuen txapela Agirrebeitia berriztarra 25-21 menderatuta.

Euskararen aldeko futbito maratoia ere izan zen eta Eibarko New Team taldeak irabazi zuen. Ermuko Bolaños taldearen kontrako finala 2-1 irabazi zuten.

Gaztetxoen futbito maratoiak 400 bat jokalari batu zituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!