Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak urtero banatzen dituen sarietako bat harrobien Amantegi Taldeko Lourdes Urbietak jaso du. Amantegi Taldeko kalitate eta garraio arloko zuzendaria da. Eguenean Bilboko Carlton Hotelean egindako ekitaldian Dermitek-eko Nerea Landa eta Toro y Betolaza-ko Begoña Betolaza ere saritu zituzten.