Untzillaitz menditik pertsona bat erreskatatu du Ertzaintzak

Joseba Derteano 2017ko eka. 11a, 14:38
(Argazkia: @112_SOSDeiak)

Istripu bat izan du eta helikopteroan atera dute. Ertzaintzaren esanetan ez du zauri larririk.

Gaur, 13:00 inguruan jaso dute abisua. Emakume batek istripua izan du Mañariko Untzillaitz mendian eta helikopteroan Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!