Mañarian gertatutako eraso matxista salatzeko kontzentrazioa deitu dute gaur

Joseba Derteano 2017ko eka. 9a, 09:58

Joan zen asteburuan gertatu zen. Udalbatzarrak indarkeria kasua salatzen duen adierazpen instituzionala aho batez onartu du. Gaur, 20:00etan, kontzentrazioa deitu dute.

Erasotzailea atxilotu egin zuten. Udaleko iturriek azaldu dutenez emakumeak salaketa bat ere jarri du. Gaur goizean premiazko udalbatzarra egin dute adierazpen instituzional bat onartzeko. Indarkeria kasuaren aurrean “gaitzespena eta arbuioa” adierazi dute eta erasotutako emakumeari “elkartasuna” helarazi diote. Gizarte Zerbitzuak erasoa jasandakoaren beharretara jarri dituztela adierazi du Endika Jaio alkateak, eta erasotua sentitzen den edonor kasua salatzera animatu du, “hori baita lehenengo pausoa”.

Gaur arratsalderako kontzentrazioa deitu dute. 20:00etan Mañariko plazan elkartuko dira Indarkeria matxistarik ez! Ez Mañarian, ez inon! lelopean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!