Artisau, elikadura eta landareen azokan 20 postu jarriko dituzte

Joseba Derteano 2017ko mai. 19a, 12:13

Domekan XXII. Artisau, Elikadura eta Landare azoka egingo dute Mañarian.

10:00etatik 14:00etara bitartean askotariko produktuen gaineko 20 bat postu bisitatzeko aukera egongo da. Gehienak ingurukoak dira: Mañaria, Iurreta, Abadiño, Izurtza, Otxandio… Aurtengo nobedadea txorizoen gaineko postu bat egongo dela da: Urigoitiko txorizoa. Eguerdian 20 bat antxume erre eta pintxotan salduko dituzte (2 euro). Andra Mari dantza taldearen saioa ere egongo da. Azpigorri arrazako ahuntzen Euskal Herriko txapelketa da domekako jaiko beste osagai bat.

Abesbatzen saioa
Aste Kulturalaren barruan, Bermeoko eta Mañariko abesbatzek eta Durangoko orfeoiak kontzertua eskainiko dute gaur, 20:30ean, Andra Mari parrokian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!