Toti Martinez de Lezeak hitzaldia eskainiko du bihar

Joseba Derteano 2017ko maiatzaren 15a

Bihar Toti Martinez de Lezea idazleak eta eguaztenean Alberto Iñurrategi alpinistak hitzaldi bana eskainiko dute. Berbaldi biak 19:00etan hasiko dira, liburutegi zaharrean.

Bestalde, maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna da, eta egun horretan doakoa izango da Hontza museorako sarrera: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gaur plan orokorraren egoeraren gaineko azalpenak emango dituzte 19:00etan, liburutegi zaharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!