Mikel Bizkarrak mendiko saria irabazi du Mallorkako hirugarren etapan

Anboto 2017ko urt. 28a, 17:55
Argazkia: Euskadi Basque Country Murias

Mañariarrak urteko lehen podiuma eman dio Euskadi Basque Country Murias Taldeari.

Mikel Bizkarrak denboraldiko bigarren lasterketan podiumera igotzea lortu du. Andratxeko etapan, mañariarrak mendiko sailkapenean gailentzea lortu du. "Banekien Puig Majorreko mendatea lehen igarotzen zuenak mendiko saria lortuko zuela. Beraz, 300 metro falta zirenean erasoa jotzea erabaki dut", aitortu du lasterketa amaitu bezain pronto Bizkarrak. 

Behin mendiko sailkapena irabazita Garikoitz Bravo taldekideari laguntzen aritu dela azaldu du Murias taldeko txirrindulariak. Tim Wellensek irabazi duen lasterketan 33. postuan helmugaratzea lortu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!