Karramarro bibolinjoleak edota eskorpioi itxurakoak, Mañariko Hontza museoan

Anboto 2017ko urt. 16a, 10:34

Hontza museoan erakusketa berritu dute, krustazeo edo oskoldunen atalean aldaketak eginda. Gainera, Benneteko Ualabia edo Australiako lepo gorriko Ualabia ere ikusgai dago, bisitarien artean interes handia sortu duena.

Askotariko krustazeoak topatu ahalko dira erakusketan, bibolinjoleak edota eskorpioi itxurakoak, besteak beste, museokoek oharrean azaldu dutenez. Horrez gainera, laster beste aldaketa batzuk ere egingo dituztela aurreratu dute. Duela urte bi pasatxo zabaldu zuten museoa, eta dagoeneko ia 5.000 bisitari eduki dituzte.

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!