4.700 bisitari jaso dituzte Hontza museoan

Markel Onaindia 2016ko abe. 12a, 10:39

Urte bi bete berri dira Hontza natur zientzien museoa zabaldu zutenetik, eta dagoeneko, tarte horretan, 4.700 lagunek bisitatu dute, Enrike Huerta presidenteak emandako datuaren arabera.

2014ko azaroaren 24tik hona zientziak leku berezia dauka Mañarian, eta inguruko askoren erreferentzia bihurtu da. Ikastetxeetako ume eta gazteentzat ere zabaltzen dute, gainera.

Etapa honen aurretik hainbat urtez martxan eduki zuten museoa. Hain zuzen ere, 2017an beteko dira 30 urte museoa lehenengoz zabaldu zutenetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!